lunes, 20 de mayo de 2013

Azken ausnarketa

Ikaskuntza prozesuan barrenean bakoitzaren ezaugarrien eta premien kontzientzia. 
  • Niretzako, ikasgai hau gauza berriak ikasteko baliogarria iruditu zait. Hasteko, ikasgai honetan askatasun osoa izan dugu gauzak egiterako orduan, zer o zer interesgarria zela iruditzen zitzaigunean, horreri buruzko informazioa bilatzen genuen eta elkarren artean komentatzen genuen. Horrez gain, esan behar dut lanean aritzerako orduan asko gustatzen zaidala taldeka lan egitea, besteen kolaborazioa beti emaitza onak ekartzen dituelako, baina bakarkako lana izatea ere gustuko dut, honegatik ikasgai honen planteamendua ona iruditu zait, alde batetik bloga daukagulako bakarka lan egiteko eta bestetik, klaseetan egindako lanak taldeka egiten ditugulako. Ebaluazioari begira, azterketarik ez egotea pisu handia kentzen digu, baina urduri jartzen nau blogaren nota zein izango den.
  • Hasieran, bloga egiten hasi nintzenean , ez nuen arazorik izan erabiltzerako orduan, lehenengo mailan ere erabili genuelako eta asko gustatzen zitzaidalako programa. Batzuetan ez nuenean zerbait ulertzen taldeari galdetzen nion eta eskema txiki bat egiten nuen , hala ere, kasu batzuetan irakasleari galdetzen nion eta nire zalantzak argitzen zituen. 

Ikaskuntza berriei eta beste testuinguruetakoen transferentziari buruzko gogoeta
  • Klasean irakaslea dagoenean, ariketa edo jarduera desberdinak eragingo dituenez, erraz detektatuko ditu agertzen diren zailtasunak. Gerta daiteke ere, zailtasun horiek nabariak ez izatea, honegatik atentzio gehiago jarri beharko dugu ikasleak jarduerak egiten dituzten bitartean. Galderan jartzen zuen moduan, gurasoekin hitz egin beharko du, gertatzen dena azaltzeko, hau egiterako orduan lasaitasun eta beraiek dituzten zalantzak argitu beharko ditu. Baita ere, irakasleak bere aldetik jarrera ulerkorra eta enpatikoa izatea ona izango litzateke. Hau dana, planifikatzerako orduan, kontuan izan behar dugu, aditu batengana joan behar garela, umeari komeni zaion erantzun egokiena aurkitzeko. Horretarako, tutorea, klaustroa, familia eta laguntza zerbitzuk bat egin beharko dute. Kasu honetan, banakako curriculumaren egokitzapena funtsezkoa da, umeak dituen ezaugarrietara egokitzen den erantzuna delako, horrela berari egokitutako hezkuntza jasotzeko aukera izango du.

Etorkizuneko begiradaz gogoeta metakognitiboa 
  • Nire ustetan, lau hilabete honen hasieran finkatutako helburuak bete ditut. Ikasgai honi esker, gauza berriei buruzko informazioa bilatu eta barneratu dut. Prozesuaren aldetik, batzuetan kostatu egin zait bloga eguneratua izatea, baina orokorrean ondo antolatu naizela uste dut. Ikasgai hau, hezkuntza premia bereziak dituzten umeei nola erantzun behar den jakiteko oso baliagarria iruditu zait. Egia da, oraindik gauza asko ikasi behar ditudala, baina ideia batzuk edo oinarriak finkatzen lagundu dit behintzat. Bestetik, nire burua hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin ikusi dezaket, ume hauen garapenean laguntzeko aukera izatea poztasuna ematen dizulako.

POAT eta PAD

Saio batean, PAD eta POAT kontzeptuak landu genituen. Hau egiteko, orri zati batean, kontzeptu hauen definizioak eta ezaugarriak jarri genituen.

PAD

  1.  (Plan de Atención a la Diversidad)
  2. Aniztasunari erantzuteko neurriak zehazten dituen oinarri pedagogiko-didaktikoa.
  3. Ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza izateko eskubidea bermatzen du, haien ezaugarri eta premietara egokituz.
  4. Programak: Harrera Plana, Integraziorako programa, Egokitze linguistikoa, Aukera berdintasunerako Plana eta Abstentzio eskolarrerako Plana.
POAT 

  1. (Plan de Orientación y Atención a la Diversidad)
  2. Eskoletan tutoren organizazio eta funtzionamendurako erreferentzia den oinarri pedagogiko-didaktikoa da 
  3. Umea gizarteran era aktibo, sortzaile eta arduratsu batean murgiltzea ahalbidetzen duen garapenean parte-hartzea.
  4. Programak: Harrera Plana,Hezkuntza etapak gainditzeko programa.

Maggie Simpson " The longest daycare"

Laburmetrai honetan, Maggie Simpsonek egun batez haurtzaindegi batera joaten da eguna pasatzera. Haurtzaindegi horretan umeak banatzen dituzte, alde batetik gaitasun bereziak dituzten umeen gela dago eta bestetik ez dutenak. Bideo honetan, kritika zorrotz bat egiten zaio hezkuntza sistemari, zeren eta banaketa hau egiten badugu gaitasun bereziak ez dituzten umeek ez daukate hobekuntzak izateko edo ikasteko aukerarik, eta haur guztiek gauza berdinak ikasteko eskubide berdina dute. Eskola inklusiboa, laburmetrai honetan ikusten den egoeraren kontra dago, ume bakoitzak desberdinak izan arren, guztiok dutelako gaitasuna gauza berdinak ikasteko. 




Arreta goiztiarra

Zaitasunak dituzten haurrei ematen zaien laguntza da arreta goiztiarra. Hauek, haurren heldutasuna, garapen pertsonala eta integrazio soziala lortzea dute helburu. Zailtasunak dituzten ume guztiak tratamendu bat jasotzeko eskubidea dute, baina arazo ekonomikoak dituztenez, eta lurralde guztietan zentro bat ez dagoenez, ezin dira hauetara iritsi.Talde honen oinarriak osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak dira.

Arreta goiztiarra hiru mailatan sailkatzen da.

  • Lehen mailako prebentzioa
Haur hezkuntzak parte hartzen du haurraren garapen afektibo, fisiko, sozial eta moralean. Hauek haurraren atzerapena saihesten arduratzen dira eta ingurunea ulertzen laguntzen dute.

  • Bigarren mailako prebentzioa
Bigarren mailako prebentzio honetan irakasleak hezkuntza prozesuan aurkitutako arazoak kontuan izan beharko ditu, haurren beharrei ebaluazio bat egingo dielarik. Ebaluazio hau burutzeko umeen ingurunea aztertu beharko da, familiaren ezaugarriak, eskola... Hauen lana, haurren garapena erraztea eta koordinatzea izango da, haur hezkuntza berezien beharrak haur hezkuntzan sartuz.
  • Hirugarren mailako prebentzioa.
Ezintasuna edo zailtasunak dituzten haurren eskolarizazioa normala izan behar da. Horrelako umeek lehentasuna izango dute zentro normaletan eta horretarako curriculuma haur hauen beharrei egokituta egon beharko da. Irakasleak eginiko planifikazioak haurrak bertara egokitzeko modukoak izan behar dira.