lunes, 20 de mayo de 2013

Azken ausnarketa

Ikaskuntza prozesuan barrenean bakoitzaren ezaugarrien eta premien kontzientzia. 
  • Niretzako, ikasgai hau gauza berriak ikasteko baliogarria iruditu zait. Hasteko, ikasgai honetan askatasun osoa izan dugu gauzak egiterako orduan, zer o zer interesgarria zela iruditzen zitzaigunean, horreri buruzko informazioa bilatzen genuen eta elkarren artean komentatzen genuen. Horrez gain, esan behar dut lanean aritzerako orduan asko gustatzen zaidala taldeka lan egitea, besteen kolaborazioa beti emaitza onak ekartzen dituelako, baina bakarkako lana izatea ere gustuko dut, honegatik ikasgai honen planteamendua ona iruditu zait, alde batetik bloga daukagulako bakarka lan egiteko eta bestetik, klaseetan egindako lanak taldeka egiten ditugulako. Ebaluazioari begira, azterketarik ez egotea pisu handia kentzen digu, baina urduri jartzen nau blogaren nota zein izango den.
  • Hasieran, bloga egiten hasi nintzenean , ez nuen arazorik izan erabiltzerako orduan, lehenengo mailan ere erabili genuelako eta asko gustatzen zitzaidalako programa. Batzuetan ez nuenean zerbait ulertzen taldeari galdetzen nion eta eskema txiki bat egiten nuen , hala ere, kasu batzuetan irakasleari galdetzen nion eta nire zalantzak argitzen zituen. 

Ikaskuntza berriei eta beste testuinguruetakoen transferentziari buruzko gogoeta
  • Klasean irakaslea dagoenean, ariketa edo jarduera desberdinak eragingo dituenez, erraz detektatuko ditu agertzen diren zailtasunak. Gerta daiteke ere, zailtasun horiek nabariak ez izatea, honegatik atentzio gehiago jarri beharko dugu ikasleak jarduerak egiten dituzten bitartean. Galderan jartzen zuen moduan, gurasoekin hitz egin beharko du, gertatzen dena azaltzeko, hau egiterako orduan lasaitasun eta beraiek dituzten zalantzak argitu beharko ditu. Baita ere, irakasleak bere aldetik jarrera ulerkorra eta enpatikoa izatea ona izango litzateke. Hau dana, planifikatzerako orduan, kontuan izan behar dugu, aditu batengana joan behar garela, umeari komeni zaion erantzun egokiena aurkitzeko. Horretarako, tutorea, klaustroa, familia eta laguntza zerbitzuk bat egin beharko dute. Kasu honetan, banakako curriculumaren egokitzapena funtsezkoa da, umeak dituen ezaugarrietara egokitzen den erantzuna delako, horrela berari egokitutako hezkuntza jasotzeko aukera izango du.

Etorkizuneko begiradaz gogoeta metakognitiboa 
  • Nire ustetan, lau hilabete honen hasieran finkatutako helburuak bete ditut. Ikasgai honi esker, gauza berriei buruzko informazioa bilatu eta barneratu dut. Prozesuaren aldetik, batzuetan kostatu egin zait bloga eguneratua izatea, baina orokorrean ondo antolatu naizela uste dut. Ikasgai hau, hezkuntza premia bereziak dituzten umeei nola erantzun behar den jakiteko oso baliagarria iruditu zait. Egia da, oraindik gauza asko ikasi behar ditudala, baina ideia batzuk edo oinarriak finkatzen lagundu dit behintzat. Bestetik, nire burua hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin ikusi dezaket, ume hauen garapenean laguntzeko aukera izatea poztasuna ematen dizulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario