jueves, 28 de febrero de 2013

HEZKUNTZA BEREZIA/ HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK (4.astea)

Ostegunean bi kontzeptu hauek landu genituen, hasieran ez nekien ondo bereizten bakoitza zeri egiten zion erreferentzia, biak eskutik lotuta daudelako. Hala ere, blog honetan bi kontzeptu hauen definizio laburra ematea egokia iruditzen zait.

Hezkuntza berezia
Hezkuntza berezia, behar bereziak dituzten pertsonentzat zuzendutako hezkuntza da, gaigabezi ( fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak), ezaugarri kultural bereziak edo egoera sozioekomiko larria izateagatik. Lehen, gaigabeziak zituzten haurrak baztertuak izaten ziren haien ezaugarriengatik, gaur egun, beste haurrekin batera eskolaratzen dira haien integrazioa ahalbidetzeko.

Hezkuntza premia bereziak
Hezkuntza premia bereziak, hezkuntza berezia emateko erabiltzen diren baliabideei esaten zaie, honekin esan nahi dudan da, ikasle bateri ezintasunen bat diagnostikatzen zaionean, ezintasun hori kontuan hartuta, aldaketak egiten direla teorian eta klaseko metodologian, testuingurua izan behar delako aldatu behar dena ez ikaslea. Aldaketa horiek hezkuntza premia bereziak dira.

NORMALIZAZIO PRINTZIPIOA (4.astea)

Hilabete honetan zehar, normalizazio printzipioa landu dugu, laugarren astean kontzeptu hau zertan datzan zehaztu genuen, hona hemen azalpena.

Normalizazio printzipioaren arabera, ezintasunak dituzten pertsonak gainerako herritarrek dituzten eskubideak izan behar dituzte. "Normalizazio" hitzarekin esan nahi duguna zera da, beraien ezintasunak onartu behar ditugula eta baldintza normalak eskaini behar dizkiegula haien gaitasunak garatzeko.
Normalizazio printziopioen artikulu bat irakurri genuen gelan, artikulu horretan zituzten eskubideak agertzen ziren. Gure taldeari, etxebizitza izateko eskubidea tokatu zitzaion eta hauek izan ziren atal horretako ideia nagusiak.

  • Ezintasuna duen pertsona adin nagusira iristen denen, heldu bati ematen zaion tratu bera emango zaio.
  • Sexu- bizitzaren aurrean jarrera logiko eta naturala izateak garrantzi handia du.
  • Badaude bakarrik bizitzeko arazorik ez dutenak eta bestetik laguntza behar dutenak. 
  • Irtenbiderik egokienak, apartamendu txikiak edo aterpetxeak izando dira.
  • Egoera berdinetan bizi behar dute.

ESKOLA MOTAK (2.astea)

Astelehenean, hiru eskola mota landu genituen, eskola selektiboa, integratzailea eta inklusiboa. Hiru eskola hauen ezaugarriak hobeto ulertzeko, ariketa praktiko bat egin genuen. Taldeka jarri ginen eta talde bakoitzari eskola bat tokatu zitzaion. Taldeka, egoera bat azaldu behar genuen eskola haien ezaugarriak kontuan hartuta. 
Azkenean, denen artean haien desberdintasunak komentatu genituen, hasieran ez zitzaidan oso argi geratu eskola selektiboa eta integratzailearen arteko desberdintasuna, baina klasean jarritako adibideak entzun eta gero uste dut ulertu ditudala. Ezaugarriak ondo desberdintzeko eskema bat egitea pentsatu nuen.


FOR THE BIRDS / UNO MÁS, UNO MENOS ( 1.astea)

FOR THE BIRDS    



Lehenengo astean bi bideo ikusi genituen. Lehena Pixar sortutako bideo bat izan zen. Bideo honetan, txori talde bat agertzen da klabe baten gainean jarrita. Txoriak borrokatzen hasten dira denontzat lekua ez dagoelako, momentu hartan txori berri bat agertzen da desberdina dena eta ahalegintzen da leku bat bilatzen kable horretan, baina ez diote kasurik egiten eta baztertu egiten dute. Leku bat lortzen duenean besteek berataz barre egiten dute, baina horietako txori bat konturatzen da, etorri berri den txoria kabletik kentzen bada guztiek arazoak izango dituztela, eta azkenean hori gertatzen da.
Nire ustez, bideo honetan gaur egungo gizartea nolako den adierazten da, gehienetan pertsona desberdin bat ikusten dugunean, aurreiritziengatik modu batean edo bestean epaitu egiten dugu ezagutu barik eta automatikoki baztertzen dugu. Ez gara konturatzen berak dituen desberdintasun horiek guretzako baliagarriak eta aberatsak izan ahal direla eta hoietatik gauza berriak ikasi ahal ditugula, niretzako hau izango litzateke bideo honek transmititu nahi digun mezu nagusia.

UNO MÁS, UNO MENOS





Bideo honetan, protagonista nagusia down sindromea duen neska bat da, Lourdes izenekoa. Beste emakume batek elkarrizketatu egiten du bere bizitzari buruz hitz egiteko. Hasieran, emakumeak ez dio kasurik egiten baina denborarekin konturatzen da, Lourdesek argi dituela bere bizitzan lortu nahi dituen helburuak eta berak aldiz ez. Bideo honek transmititu nahi diguna da, ezintasun batzuk izatea ez duela esan nahi beste pertsonen moduko ez zarela. Guztiz kontrakoa, Lourdesek argi usten du ametsak , sentimenduak, pentsamenduak, bizitzeko gogoa dituela eta besteen moduan tratatu behar dugula, pertsona normala delako.


miércoles, 27 de febrero de 2013

Zer da Eskola Inklusiboa?

Eskola inklusiboa, guztiontzat zuzendutako eskola da, non helburu nagusia ikasleei kalitatezko hezkuntza bat ematea da. Ikasle guztiak beharrrezkoak dira, hauen ezaugarriak edo desberdintasunak irakaskuntza prozesua aberasten duelako, horrela guztiek besteengandik gauza berriak ikasi ahal dituzte. 
Eredu inklusiboan, eskolak ikasleen beharrei erantzuten die  desberdinak direla jabetuz eta alde batera utziz haien arraza, sexua, gizarte egoera eta haien kultura. Eskola honen helburu nagusia ikasleak dibertsitatean hezitzea izango litzateke diskriminaziotik kanpo. Horretarako, ikastetxeak prest egon behar dira ikasle guztiak onartzeko bakoitzaren ezaugarri pertsonal , psikologiko, kulturalak... kontuan arturik.







jueves, 7 de febrero de 2013

HAUSNARKETA

Hausnarketa honi hasiera emateko, niretzat talde lana zer den azalduko dut. Niretzako talde lana ez da gai baten inguruan taldeka jardutea soilik, talde horretako pertsonekin harreman ona izatea, elkarren artean laguntzea, guztiek ideiak proposatzea edo bakoitzak dituen ezagutzak transmititzea izango litzateke. Talde lanari dagokionez, esperientzia desberdinak izan ditut, onak eta txarrak, hala ere, gaur egun dudan taldearekin oso gustura sentitzen naiz. 

Talde lanetan, gehienetan zailtasunak egoten dira akordio batera heltzen ez zarean iritzi desberdinak daudelako, kasu honetan hobe da bi iritzi horiek modu objektibo batetik aztertzea, eta taldearentzako hoberena dena hautatzea, nahiz eta zuk emandako iritzia ez izan hautatutakoa. 

Planifikazioa, talde lanaren atal garrantzitsu bat da, talde lanean aurrera egiteko erabiltzen den metodologia baita. Horretarako lehendabizi, lanaren xede nagusiak zeintzuk diren azpimarratu behar dira, helburuak zeintzuk diren eta helburu horiek lortzeko erabiliko diren estrategiak hautatu. Lan egiten dugunean, antzerakoa egiten dugu, zer lortu nahi dugun zehaztu eta gero, gaiarekin loturiko informazio bilatzen dugu, eta lan horretan emaitza ona ateratzeko erabili behar dugun estrategia hautatzen dugu. 

Talde lanean aritzen naizenean, nire buruari besteei eskatutakoa eskatzen diot, besteekiko ulermena, errespetua, guztien arteko koordinazioa eta elkarren arteko laguntza. Horrela, zure iritzia adierazterakoan, eroso sentitzen zara eta erraztasun gehiagorekin zure ikuspuntua edo sentimenduak azalerazten dituzu. 

Ikastea, pertsona bakoitzak dituen ezagutzak handitzea izango litzateke, edo ezagutza berriak barneratzea. Ikasteko modu desberdinak daudela argi dago, baina niri gehien gustatzen zaidana praktiken bitartez egiten direnak dira, nire ustetan gehiago ikasten duzulako teoria praktikara eramaten duzunean, saio batean teoria bakarrik ematerakoan baino. Horrez gain, desberdintasun asko dago lana bakarrik edo taldean egiterako orduan, bakarka egiten duzunean, zure eskuetan daude erabaki guztiak, nola antolatuko zaren edo zer egingo duzun. Taldean aldiz, guztien artean erabaki batera heldu behar zarete eta pertsona gehiago zaudetenez, guztien ikuspuntua, ezagutzak eta ideiak entzuteko aukera duzu eta horietatik gauza berriak ikasi. 

Azterketak eta ebaluazioak direnean, orokorrean guztiek urduri sentitzen garela uste dut. Lehen, azterketetan lau hilabete osoan ikasitako frogatu behar zenuen, orduan presio asko geneukan, gaur egun nahiz eta azterketa notaren zati bat izan, lasaitasun gehiago daukazu, klasean landutako materiala, lan entregableak edo moduluko lana kontuan hartzen dituztelako. Azterketak edo ebaluazioetarako estrategia desberdinak erabiltzen ditugu, hala ere, orokorrean estrategia bat erabiltzen dugu. Irakasleak klasean emandako teoria irakurri ostean, gehienetan taldean elkartzen gara eta denen arten zalantzak edo argi ditugun kontzeptuak komentatzen ditugu, norbait gauza zehatz bat ulertzen ez badu denen artean modu erraz batean azaltzen diogu. Estrategia hau oso eraginkorra dela uste dut, pertsona bakoitzak gauzak azaltzerako orduan modu desberdinean egiten duelako, orduan azalpenak konparatu ditzakezu eta zuretzako errazagoa dena barneratu. 

Azkenik, aurkezpenak ez zaizkidala gustatzen esan behar dut, oso urduri jartzen naizelako eta jende aurrean hitz egitea gustuko ez dudalako. Hala ere, gure etorkizunerako oso baliagarria dela uste dut, jendearen aurrean zure ideiak edo ezagutzak transmititzen jakitea.



ONGI ETORRI!

Janis Martinez naiz, Haur Hezkuntzako ikaslea eta urte honetan bigarren mailan aritzen naiz. Sortu dudan blog honetan Eskola Inklusiboaren oinarriak ikasgaiarekin lotutako ekarpenak egingo ditut. Espero dut zuentzako interesgarria izatea. ONGI ETORRI!