jueves, 7 de febrero de 2013

HAUSNARKETA

Hausnarketa honi hasiera emateko, niretzat talde lana zer den azalduko dut. Niretzako talde lana ez da gai baten inguruan taldeka jardutea soilik, talde horretako pertsonekin harreman ona izatea, elkarren artean laguntzea, guztiek ideiak proposatzea edo bakoitzak dituen ezagutzak transmititzea izango litzateke. Talde lanari dagokionez, esperientzia desberdinak izan ditut, onak eta txarrak, hala ere, gaur egun dudan taldearekin oso gustura sentitzen naiz. 

Talde lanetan, gehienetan zailtasunak egoten dira akordio batera heltzen ez zarean iritzi desberdinak daudelako, kasu honetan hobe da bi iritzi horiek modu objektibo batetik aztertzea, eta taldearentzako hoberena dena hautatzea, nahiz eta zuk emandako iritzia ez izan hautatutakoa. 

Planifikazioa, talde lanaren atal garrantzitsu bat da, talde lanean aurrera egiteko erabiltzen den metodologia baita. Horretarako lehendabizi, lanaren xede nagusiak zeintzuk diren azpimarratu behar dira, helburuak zeintzuk diren eta helburu horiek lortzeko erabiliko diren estrategiak hautatu. Lan egiten dugunean, antzerakoa egiten dugu, zer lortu nahi dugun zehaztu eta gero, gaiarekin loturiko informazio bilatzen dugu, eta lan horretan emaitza ona ateratzeko erabili behar dugun estrategia hautatzen dugu. 

Talde lanean aritzen naizenean, nire buruari besteei eskatutakoa eskatzen diot, besteekiko ulermena, errespetua, guztien arteko koordinazioa eta elkarren arteko laguntza. Horrela, zure iritzia adierazterakoan, eroso sentitzen zara eta erraztasun gehiagorekin zure ikuspuntua edo sentimenduak azalerazten dituzu. 

Ikastea, pertsona bakoitzak dituen ezagutzak handitzea izango litzateke, edo ezagutza berriak barneratzea. Ikasteko modu desberdinak daudela argi dago, baina niri gehien gustatzen zaidana praktiken bitartez egiten direnak dira, nire ustetan gehiago ikasten duzulako teoria praktikara eramaten duzunean, saio batean teoria bakarrik ematerakoan baino. Horrez gain, desberdintasun asko dago lana bakarrik edo taldean egiterako orduan, bakarka egiten duzunean, zure eskuetan daude erabaki guztiak, nola antolatuko zaren edo zer egingo duzun. Taldean aldiz, guztien artean erabaki batera heldu behar zarete eta pertsona gehiago zaudetenez, guztien ikuspuntua, ezagutzak eta ideiak entzuteko aukera duzu eta horietatik gauza berriak ikasi. 

Azterketak eta ebaluazioak direnean, orokorrean guztiek urduri sentitzen garela uste dut. Lehen, azterketetan lau hilabete osoan ikasitako frogatu behar zenuen, orduan presio asko geneukan, gaur egun nahiz eta azterketa notaren zati bat izan, lasaitasun gehiago daukazu, klasean landutako materiala, lan entregableak edo moduluko lana kontuan hartzen dituztelako. Azterketak edo ebaluazioetarako estrategia desberdinak erabiltzen ditugu, hala ere, orokorrean estrategia bat erabiltzen dugu. Irakasleak klasean emandako teoria irakurri ostean, gehienetan taldean elkartzen gara eta denen arten zalantzak edo argi ditugun kontzeptuak komentatzen ditugu, norbait gauza zehatz bat ulertzen ez badu denen artean modu erraz batean azaltzen diogu. Estrategia hau oso eraginkorra dela uste dut, pertsona bakoitzak gauzak azaltzerako orduan modu desberdinean egiten duelako, orduan azalpenak konparatu ditzakezu eta zuretzako errazagoa dena barneratu. 

Azkenik, aurkezpenak ez zaizkidala gustatzen esan behar dut, oso urduri jartzen naizelako eta jende aurrean hitz egitea gustuko ez dudalako. Hala ere, gure etorkizunerako oso baliagarria dela uste dut, jendearen aurrean zure ideiak edo ezagutzak transmititzen jakitea.



1 comentario:

  1. Nire ekarpena: izan gogoan hemendik aurrera.
    Ikas-estrategiak:

    -estrategia zuzenak:

    .Oroimen-estrategiak: loturak eginez, irudi eta soinuak elkarrekin uztartuz, birpasa onak eginez, erabiliz.

    .ezagutza estrategiak: erabiliz, mezuak igorriz eta jasoz, analizatuz eta arrazoituz, input eta outputerako egituta sortuz.

    .oreka- estrategiak: adimenaz igarriz, mugak gaindituz ahozko eta idatzizkoan ( ama-hizkuntzara joz, laguntza eskatuz, keinuak erabiliz, gaia aukeratuz, mezua egokituz, hitz berriak asmatuz, sinonimoaz edo itzul-inguruez baliaturik)

    -zeharbidezko- estrategiak:


    .metakognitiboak: ikasgunea ezarriz, ikasketa aurreikusi eta antolatuz, ikaskuntza ebaluatuz.

    .estrategia- afektiboak:antsietatea gutxituz, nork bere burua adoretuz, nork bere aldartearen berri jasoz.

    .estrategia sozialak: galderak eginez, besteekin lankidetuz, besteekin enpatizatuz.


    Ikertzaile zer zaude ikertzen, zer da eskola inklusiboa? Non eta nola bildu irakurtzen eta aztertzen ari zarena IKan...

    Azterketarik ez dugu (kasu berezia(k)ezik, baina EIO ikasgaian argi duzu zer eta nola izango zaren ebaluatua??





    ResponderEliminar