domingo, 7 de abril de 2013

Elling pelikula

Elling izeneko pelikula bat ikusi genuen gelan, protagonistak zailtasunak dituzten bi gizon dira. Horietako bat, bere amaren laguntza behar du edozertarako. Ez da telefonoz hitz egitera ausartzen eta ez du gustoko etxetik ateratzea, antsietatea eta beldur asko sentitzen duelako. Bigarren protagonista, kalera ateratzen da arazorik gabe baina gauzak ez direnean bera nahi duen moduan ateratzen, kolpeak ematen dizkio bere buruari.

Egun batean, bakarrik bizitzera joaten dira elkarrekin. Hasieran, arazoak dituzte bizitza normal bat izateko, etxetik ia ateratzen ez direlako, baina pixkanaka - pixkanaka, aurrera egiten dute. Pelikula hau ikusi eta gero,  konturatu naiz, nahiz eta ezaugarri desberdinak izan, bizitza normala izan ahal dutela, horregatik ez zait asko gustatu gizarte laguntzaileak beraiekin izaten duen jarrera, hala ere, beraietaz kezkatu egiten da eta azkenean pozik sentitzen da, bi protagonistek lortzen dutenarekin. Amaitzeko, esango nuke, film hau oso dibertigarria iruditu zaidala eta protagonisten paperean jartzeko eta hobeto ulertzeko aukera ematen duela esan behar dut.


Esperimentazioa

Bi asteetan zehar, experimentazio batean parte hartu dugu, eskola inklusiboaren oinarriak eta ikastetxearen antolakuntza ikasgaiak batu egin dira, experimentazio hau egiteko. Proiektu honen helburua, taldekatze desberdinetan jartzea zen, lan bat burutzeko. 

Hasteko, taldeak egin zituzten, ez dakit ze irizpide erabili zituzten irakasleak taldeak egiterako orduan, hala ere ez nuen arazorik izan taldeekoekin, partaide guztiak ezagutzen nituen eta guztiok ideia desberdinak proposatzen genituen. Nahiz eta gaiari buruz informazio asko izan, hasieran kostatu zitzaigun ideia nagusiak zeintzuk izango ziren zehaztea.

Proiektuaren hasieran, lehenengo egunean, orokorrean uste dut denok galduta geundela, ez genekigun ondo zer egin behar genuen, informazio ugari geneukagun, baina hala ere, zaila izan zen ideia orokorrak zehaztea lehen aipatu dudan moduan. Lehenengo ideak zehaztu eta gero, proiektua aurrera joan zen, nire ustetan, dibertigarria izan zen murala egitea eta ze informazio jarri nahi genuen esatea, denok modu berean parte hartu genuen, eta kide guztien proposamenak entzuten genituen.

Antolakuntzari dagokionez, guztiok ondo kordinatu ginen, bitan banatu ginen eta bi pertsona muralarekin jarri ziren eta beste biak  proiektuaren bigarren atalarekin. Muralean taldekide guztien erabakiak eta ideiak islatuta gelditu dira. Azkenengo egunean, mural guztiak aurkeztu genituen, baina hurrengo egunean, poster batzuk apurtuta agertu ziren eta beste batzuk lapurtu zituzten. Ez dakigu nor izan den hori egin duena, baina frustazioa sentitu genuenez, idatzi batzuk prestatu genituen, unibertsitate osoan banatzeko eta gertatutakoa besteei azaltzeko.

Amaitzeko, argi utzi nahi dut, proiektu hau asko gustatu zaidala, informazio bilatzeaz gain, gauza guztiak denen artean adostu ditugu eta ez da egon arazorik, giro ona egon da taldean, eta nire partetik gauza asko ikasi ditugula uste dut, proiektu oso polita eta interesgarria izan dela adierazi nahi nuen.



El chico ciego


Normalizazio printzipio lantzen geundenean, bideo hau ikusi genuen gelan. Bideo honetan itzuak diren umeak agertzen dira, egunero bizi behar dituzten gauzak azalduz. Ume hauek itzuentzako eskola batean daude, bertan, kirolak praktikatzen dituzte eta idazkera eta irakurketa lantzeko ariketak egiten dituzte ere.
Eskola hori itzuentzako denez, haien beharrak eta zailtasunak kontuan izaten dituzte metodologia egokia erabiltzeko eta haien garapena lortzeko, hala ere, ikuspuntu inklusiboaren alde nagoenez, uste dut eskola hauek ez direla bat ere egokiak. Ume itzuak bakarrik daudelako eskola honetan, eta hobeagoa izango litzateke kultura , ezaugarri fisiko eta psikologiko desberdin dituzten umeak batera ikastea, bakoitzaren erritmoa, gaitasun eta zailtasunak kontuan hartuta.


Amaitzeko, argi utzi behar da, edozein zailtasun duten pertsonak ikasteko eskubidea dutela, alde batetik ondo dago, bereziki egindako eskolak egotea, baina bestetik, garrantzitsua da ume haientzako beste ume batzuekin harremanatean egotea. Ume guztiek elkarrekin ikastea onuragarria iruditzen zait, hala ere, kontuan hartuta, itzuek bere bizitza aurrera eramateko beste gauza batzuk ikasi behar dituztela, braile kodea adibidez, hau guztia bereizketarik egin gabe.


Haize Llevant taula

Taula honek balio du (0-5 ) urteko umeen maila kognitiboa, soziala eta motorea zenbatekoa den jakiteko.  1991 urtean egin zen eta egindako bi programen emaitza da, Kataluaniako 1702 umeei  eta Euskal Herriko 817 umeei  frogak egin zizkieten eta atera ziren datuetan oinarrituta taula hau egin zen.


Maslow piramidea

Aniztasun trataeraren power point-an Maslow piramidea agertzen zen, interesgarria iruditu zitzaidanez, blogean jartzea erabaki nuen. Maslow piramidea gizakiaren motibazioak aztertzen dituen teoria da. Abraham Maslow psikologoak sortua zuen 1943 urtean. Teoria honetan, gizakiaren beharrak eta desioak, betetzeko premiaren arabera sailkaturik daude: 
  • Piramidearen oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea. 
  • Horiek aseta, gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu. 
  • Ondoren, gizarte atxikimenduaren motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz. 
  • Jarraian, gizartearen onespena bilatzen ditu. 
  • Azkenik, autoerrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen gailurrean.



Los diarios de la calle

"Los Diarios de la calle" pelikula egiazko istoria batean inspiratuta dago. Erin Gruwell, irakasle berria da Wilson Classical ikastetxean. Bere ikasgelan etnia eta jatorri desberdinetako ikasleak daude. Erin egunero ahalegintzen da bere ikasleak klasean parte hartu dezaten, baina haiek ez diote kasurik egiten. Egoera ikusita erabakitzen du ikasleek egunkari bat izatea bertan haien bizipenak irudikatzeko, hasieran etxeko lan moduan ikusten dute egunkaria, baina denborarekin haien sentimenduak baieztatzeko tresna moduan erabiltzen hasten dira. Azkenean, bere ikasleekin duen kontaktua pentsatzen zuen baino askoz gehiago eragina du berarengan.

Pelikula hau asko gustatu zitzaidan, hasieran Erin irakasleak zailtasunak dituelako klasea aurrera eramateko, horrez gain beste irakasleak ez daude ados berak erabiltzen duen metodologiarekin.  Hala ere, Erin ez du amore ematen eta  jarduera desberdinak proposatzen ditu irakasleek interesa izan dezaten, azkenean berak lortu nahi dituen helburuak lortzen ditu, sakrifizio asko egin ondoren.