domingo, 7 de abril de 2013

El chico ciego


Normalizazio printzipio lantzen geundenean, bideo hau ikusi genuen gelan. Bideo honetan itzuak diren umeak agertzen dira, egunero bizi behar dituzten gauzak azalduz. Ume hauek itzuentzako eskola batean daude, bertan, kirolak praktikatzen dituzte eta idazkera eta irakurketa lantzeko ariketak egiten dituzte ere.
Eskola hori itzuentzako denez, haien beharrak eta zailtasunak kontuan izaten dituzte metodologia egokia erabiltzeko eta haien garapena lortzeko, hala ere, ikuspuntu inklusiboaren alde nagoenez, uste dut eskola hauek ez direla bat ere egokiak. Ume itzuak bakarrik daudelako eskola honetan, eta hobeagoa izango litzateke kultura , ezaugarri fisiko eta psikologiko desberdin dituzten umeak batera ikastea, bakoitzaren erritmoa, gaitasun eta zailtasunak kontuan hartuta.


Amaitzeko, argi utzi behar da, edozein zailtasun duten pertsonak ikasteko eskubidea dutela, alde batetik ondo dago, bereziki egindako eskolak egotea, baina bestetik, garrantzitsua da ume haientzako beste ume batzuekin harremanatean egotea. Ume guztiek elkarrekin ikastea onuragarria iruditzen zait, hala ere, kontuan hartuta, itzuek bere bizitza aurrera eramateko beste gauza batzuk ikasi behar dituztela, braile kodea adibidez, hau guztia bereizketarik egin gabe.


1 comentario:

  1. Hona hemen irakaslearen esku-hartzea aztertuz praktika onen adierazleak:

    IRAKASLE KONTZIENTEAK AHOZKOTASUNAREN ARLOAN

    -Ahozkotasunaren garrantziaz ohartzen da, baita horren eredu bera dela ere.

    -Seguru sentitzen da bere jardunaz.

    -Eredu ona da: bai ahozko lanari dagokionean, bai arauak errespetatzeari dagokionean (erregistroak zaintzen ditu, zuzentasunez aritzen da, tonu egokia darabil, interpretatzen du…)

    -Ahozkoaren ezaugarriak ezagutzen ditu: testuinguratzea; egitura; ahozkoaren arauak; tonua, erritmoa…

    -Badaki testuinguru bakoitzera egokitu eta horren araberako erregistroa erabiltzen, eta horiek haurrei helarazten badaki.

    -Beldur eszenikoa gainditua du, eta emozioak orekatzen badaki.

    -Ezagutzen ditu ahozkoa lantzeko irizpideak zein diren.

    -Badaki zein estrategia erabili ahozkoa lantzeko

    -Ahozkotasuna lantzeko ohitura du, eskarmentu handia du gai horretan.

    TESTUINGURATZEA ETA KONTSIGNAREN AZALPENA:

    -Ondo argitzen die ikasleei egoera komunikatiboa (helburuak, hartzailea…) eta proiektuaren azken xedea. Argi zehazten ditu ikasleen helburu eta egitekoak.

    DINAMIZATZAILE LANAK:

    -Dinamizatzaile eta “arakatzaile” lana betetzen du era kontzientean.

    -Ikasle guztien parte hartzea ahalbideratzen du.

    -Elkarrizketa bideratzen du (orain egiten duguna baino gehiago), ekarpen ezberdinak
    laburbilduz eta ordura arte esandakoa gogoratuz.

    -Ikasleen ekoizpenetan, edukiari ez ezik, formari (nola esaten dutenari) ere erreparatzen dio, eta garrantzia ematen dio.

    -Haurren atentzioa mantentzeko ahalegina egiten du.

    -Pazientzia du, eta ikasleari uzten dio erantzuna eman dezan. Itxoin egiten du.

    ZUZENTZAILE ETA BIDERATZAILE LANAK:

    -Ikaslearen hotsa gaizki entzuten denean, atentzioa ematen dio ikasleari eta entzungarritasunez dihardu eurekin.

    -Ergatiboa zuzentzen du: galderekin itzuliaz perpausa; erantzun zuzena itzuliaz ikasleek hura
    entzun dezaten.

    -Naturaltasuna lortzeko behin eta berriro hitz egiten du trebatzearen garrantziaz.

    -Kontaketa baten egituraren garrantziaz ohartarazten ditu.

    -Ikasleen ahozko ekoizpenak zuzentzen ditu: alderdi gramatikalari erreparatuta bakarrik ez,
    baita alderdi diskurtsiboari begira ere.

    BEHARRAK EDO EREDUAK ESKAINI:

    -Estrategiak eskaintzen dizkie ikasleei.

    -Baliabideak ematen ditu ikusgai.

    -Ahozko jarduna egoki eraikitzeko tresnak ematen ditu

    -Ahozko eredua egokidun grabaketak entzunarazten dizkie haurrei.

    -Ereduak ematen ditu: euskaldun zaharrenak, ikasleenak, gelakideena…

    -Ahozko komunikazioan, testuinguru ezberdinetako ereduak ematen dizkie ikasleei (formalak, informalak, denak…)

    BEHARRETARA EGOKITU:

    -Ikasleen beharrei egokitzen badaki.

    -Malgutasunez jokatzen du sekuentzian sortzen diren beharrei egokituz.

    JARDUERA MOTAK:

    -Sekuentzia didaktikoak darabiltza ahozkotasuna lantzeko.

    -Egunero uzten dio ahozko jarduerari lekua. Zerbait prestatua edo ez.

    -Puntualki ariketak egiten ditu ahozkoari begira.

    -Momentuak edo jarduerak bereizten ditu ahozkoari begira.

    -Ahozko hizkuntza formalari dagozkion jarduerak modu sistematizatuan lantzen ditu (idatzian
    egiten den bezala)

    EBALUAZIOA:

    -Eguneroko jarraipena egiten du.

    -Ahozko ekoizpenak sarri baloratzen ditu.

    -Behaketari garrantzia ematen dio, grabaketa bidez… norberak ikus dezan nola hitz egiten
    duen, eta kasu bakoitzean zuzenketak proposatzeko.

    -Ahozkoaren ezaugarriei dagozkien irizpideak kontutan hartzen ditu ikasleen ekoizpenak
    ebaluatzeko.

    Kasu batzuetan SAAC erabili beharko duzu ahozko konpetentzia lantzeko eta/edo komunikazio
    tresna moduan, baina ahalik eta aukera gehiago eskainiz guztiek izan dezaten aukera eta
    modua.

    ResponderEliminar