domingo, 7 de abril de 2013

Esperimentazioa

Bi asteetan zehar, experimentazio batean parte hartu dugu, eskola inklusiboaren oinarriak eta ikastetxearen antolakuntza ikasgaiak batu egin dira, experimentazio hau egiteko. Proiektu honen helburua, taldekatze desberdinetan jartzea zen, lan bat burutzeko. 

Hasteko, taldeak egin zituzten, ez dakit ze irizpide erabili zituzten irakasleak taldeak egiterako orduan, hala ere ez nuen arazorik izan taldeekoekin, partaide guztiak ezagutzen nituen eta guztiok ideia desberdinak proposatzen genituen. Nahiz eta gaiari buruz informazio asko izan, hasieran kostatu zitzaigun ideia nagusiak zeintzuk izango ziren zehaztea.

Proiektuaren hasieran, lehenengo egunean, orokorrean uste dut denok galduta geundela, ez genekigun ondo zer egin behar genuen, informazio ugari geneukagun, baina hala ere, zaila izan zen ideia orokorrak zehaztea lehen aipatu dudan moduan. Lehenengo ideak zehaztu eta gero, proiektua aurrera joan zen, nire ustetan, dibertigarria izan zen murala egitea eta ze informazio jarri nahi genuen esatea, denok modu berean parte hartu genuen, eta kide guztien proposamenak entzuten genituen.

Antolakuntzari dagokionez, guztiok ondo kordinatu ginen, bitan banatu ginen eta bi pertsona muralarekin jarri ziren eta beste biak  proiektuaren bigarren atalarekin. Muralean taldekide guztien erabakiak eta ideiak islatuta gelditu dira. Azkenengo egunean, mural guztiak aurkeztu genituen, baina hurrengo egunean, poster batzuk apurtuta agertu ziren eta beste batzuk lapurtu zituzten. Ez dakigu nor izan den hori egin duena, baina frustazioa sentitu genuenez, idatzi batzuk prestatu genituen, unibertsitate osoan banatzeko eta gertatutakoa besteei azaltzeko.

Amaitzeko, argi utzi nahi dut, proiektu hau asko gustatu zaidala, informazio bilatzeaz gain, gauza guztiak denen artean adostu ditugu eta ez da egon arazorik, giro ona egon da taldean, eta nire partetik gauza asko ikasi ditugula uste dut, proiektu oso polita eta interesgarria izan dela adierazi nahi nuen.



1 comentario:

  1. zertan eman dezakegu aldaketak, zein estrategia metodologiko ezagutzen zenuen, zein ez, zein landu zenuten, zein da guztiontzako eskolaren gakoa?? Guztion partehartzea eta ikaste-irakaste prozesua bideratzeko egon daitezkeen oztopoak identifikatu eta hobetzea izango da gure zeregin nagusia. Nola egingo duzu zure aldetik???

    ResponderEliminar