domingo, 7 de abril de 2013

Elling pelikula

Elling izeneko pelikula bat ikusi genuen gelan, protagonistak zailtasunak dituzten bi gizon dira. Horietako bat, bere amaren laguntza behar du edozertarako. Ez da telefonoz hitz egitera ausartzen eta ez du gustoko etxetik ateratzea, antsietatea eta beldur asko sentitzen duelako. Bigarren protagonista, kalera ateratzen da arazorik gabe baina gauzak ez direnean bera nahi duen moduan ateratzen, kolpeak ematen dizkio bere buruari.

Egun batean, bakarrik bizitzera joaten dira elkarrekin. Hasieran, arazoak dituzte bizitza normal bat izateko, etxetik ia ateratzen ez direlako, baina pixkanaka - pixkanaka, aurrera egiten dute. Pelikula hau ikusi eta gero,  konturatu naiz, nahiz eta ezaugarri desberdinak izan, bizitza normala izan ahal dutela, horregatik ez zait asko gustatu gizarte laguntzaileak beraiekin izaten duen jarrera, hala ere, beraietaz kezkatu egiten da eta azkenean pozik sentitzen da, bi protagonistek lortzen dutenarekin. Amaitzeko, esango nuke, film hau oso dibertigarria iruditu zaidala eta protagonisten paperean jartzeko eta hobeto ulertzeko aukera ematen duela esan behar dut.


1 comentario:

  1. ikas komunitatea
    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmVEdfVk9Eb2FDZFU/edit?usp=sharing
    laguntza motak (Parrilla)
    laguntza kolaboratiboa (
    bizi kalitatea (verdugo)
    neurriak (HH-n arreta goiztiarra)
    kanpoko eta barneko laguntzak (eskola sistema)

    ondorengo kasuan zer gertatu da Bruno eta Marisolekin

    https://docs.google.com/document/d/1csVfuAg8fEngQsz-3-ahJttOQ6HDPrIhwKP25oHpOUU/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar