domingo, 7 de abril de 2013

Maslow piramidea

Aniztasun trataeraren power point-an Maslow piramidea agertzen zen, interesgarria iruditu zitzaidanez, blogean jartzea erabaki nuen. Maslow piramidea gizakiaren motibazioak aztertzen dituen teoria da. Abraham Maslow psikologoak sortua zuen 1943 urtean. Teoria honetan, gizakiaren beharrak eta desioak, betetzeko premiaren arabera sailkaturik daude: 
  • Piramidearen oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea. 
  • Horiek aseta, gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu. 
  • Ondoren, gizarte atxikimenduaren motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz. 
  • Jarraian, gizartearen onespena bilatzen ditu. 
  • Azkenik, autoerrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen gailurrean.



1 comentario:

  1. beraz... beldurrari aurrea edo ihesa erakusten zaio; aurre egiteko zein da bidea?? Nola...
    http://issuu.com/elosuarra/docs/sumendi2?mode=window

    ResponderEliminar